Zer da Musika-Eskola

Zer da "Santurtzi" udal musika-eskola?

"Santurtzi" musika-eskola arautu gabeko musika-ikaskuntzarako udal ikastetxea da.

Arautu gabeko ikaskuntzarako ikastetxea izanagatik, ikasle guztiek lortu beharreko gutxieneko gaitasun mailak ezartzen ditu antolaketa akademikoak nahiz eta eskola bakoitzaren eskumena izan ikasketa-planak antolatzea.

Hori dela-eta dugu ikastetxearen Plan Pedagogikoa, eta bertan jasotzen dira Musika-eskolaren kurrikulua eta hezkuntza-helburuak.

Norentzat da?

Haurrak: 6 urtetik aurrera

Helduak: adin guztietakoak

Ikasten diren instrumentuak hauexek dira: Trikitixa, Txistua, Akordeoia, Klarinetea, Tronpa, Biolontxeloa, Saxofoia, Txirula, Biolina, Perkusioa, Kitarra, Pianoa.

Zer lortu nahi du Musika-eskolak?

Malgutasuna da Musika-eskolaren ezaugarri nagusia, hau da, edozein arlotan musika ikasi eta musikaz gozatzeko eskaintzen duen eremu zabala.

Musika-eskolaren egitasmo pedagogikoak honakoak hartzen ditu langai:

  • Adin mugarik gabeko eskaintza.
  • Taldekako irakaskuntza-eskaintza gai guztien bilgune gisa.
  • Irakaskuntza gaur egungo musika-joeretara irekitzea.
  • Gai teoriko nahiz praktiko aukera zabala musikaren izaera ahalik eta ondoen ulertzeko.
Alboko berrietarako goiburukoa

AURREMATRIKULAK IKASLE BERRIENTZAKO

2022//: EPEA:   Maiatzaren 9tik 25era arte.   https://www. santurtzi. net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20...

EGUBERRI ON

2021//: Musika Eskolako langileok Gabonetako jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Urtarrilaren 10ean eskolara i...

Ekintzak

Klarinete eta flauta entzunaldia

2014//: Datorren 2014ko maiatzaren 20an, Kresalan, entzungo ditzakegu klareinte naiz flauta hainbat ikasle, ...