Musikaldi

MUSIKALDI 1999 SANTURTZI

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, EHMEk, 1999ko maiatzaren 22an MUSIKALDIren hirugarren edizioa ospatu zuen, Santurtziko Udal Musika Eskolak antolatuta.

Edizio honetan, Euskal Herriko Musika Eskoletako partaideak diren Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako musika eskolen 2.000 ikasle inguruk parte hartu zuten. Emanaldiak udaleko zortzi eskenatokitan izan ziren, 10.30etatik 14.30etara, Musika eskoletako talde hauexek partaideak izanik: piano eta biolina bikoteak, akordeoi bikoteak eta beste kamara talde txiki batzuk, haizea metala taldeak, kitarra taldeak, orkestrak, kamara orkestrak, soka orkestrak, bandak, koroak (haur, senior eta 3. adinen koroa) eta pop eta jazz, zein fanfarriak eta kalejirak trikitilariek emanda.

Ondorengo Elkarteko Musika Eskoletako ikasleek parte hartu dute edizio honetan: Vitoria-Gasteiz (Luis Aranburu eta Udaberria), Ondarroa, Mungia, Erandio, Bermeo, Sestao, Galdakao, Bilbao, Getxo, Durango, Artea, Deba, Elgoibar, Aretxabaleta, Soraluze, Oñati, Donostia, Lezo, Urretxu-Zumarraga, Azkoitia, Arrasate, Orio, Lasarte, Andoain, Eibar, Bergara, Eskoriatza, Amurrio, Ermua, Pasaia, Gernika, Hondarribia eta Santurtzi.

Eskenatokiak Santurtziko zenbait leku ezberdinetan egon dira, parte hartu zuten taldeen ezaugarri zehatzak kontutan hartuta. Kalean zeuden lekuetan, Kantauri Institutua, Bolintxes, Parkea eta J.J. Mendizábal plazan hain zuzen, haizea metala, bandak, txistuak, soka eta espezialitate instrumental batzuek parte hartu zuten. Koroa, orkestra, soka taldeek eta kamara eta piano taldeek Itsasoko Ama elizan eta Serantes Kultur Aretoko 1, 2 eta 3 geletan jo zuten.

Egunean zehar, kalejira izan zen trikitixek eskainita eta musika eta kaleko eragipena Guretzat fanfarria eta Hortzmuga taldearen eskutik.

Eskolen egonaldia Santurtzin erraztatzeko jai- gunean bi informazio puntu, hiru konsigna eta jantoki popular bat jarrita zeuden.

Azkeneko ekitaldia Kiroletarako Udal Institutuan ospatu zen. Ekitaldi honetan, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko musika eskoletako ikasleek osatutako taldeek ezezik, Santurtziko Lagun Zaharrak Koroak ere parte hartu zuen. ETBk eskaini zuen.

Alboko berrietarako goiburukoa

AURREMATRIKULAK IKASLE BERRIENTZAKO

2022//: EPEA:   Maiatzaren 9tik 25era arte.   https://www. santurtzi. net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20...

EGUBERRI ON

2021//: Musika Eskolako langileok Gabonetako jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Urtarrilaren 10ean eskolara i...

Ekintzak

Klarinete eta flauta entzunaldia

2014//: Datorren 2014ko maiatzaren 20an, Kresalan, entzungo ditzakegu klareinte naiz flauta hainbat ikasle, ...