SANTURTZIKO MUSIKA-ESKOLAREN FUNTZIONAMENDURAKO OINARRIZKO ARAUAK

SANTURTZIKO MUSIKA-ESKOLAREN FUNTZIONAMENDURAKO OINARRIZKO ARAUAK

1.- Derrigorrezkoa da eskola orduetan saio osoan egotea.

2.- Eskoletara ez joateak, lehenago irteteak edo beranduago sartzeak ikasgaian ikasten diren edukiak galtzea dakarte, eta horrek ondorioak ditu bai ikaslearen, eta bai talde osoaren ikasketa-prozesuan.

3.- Ikasleek eskolan erabiliko duten materiala ordenatuta ekarri eta puntual heldu behar dute, ez eskola hasi aurretik, ez behin hasita, gelan berandu ez sartu edota lehenago irten ez daitezen.

4.- Ezinbestekoa da ikasleek etxean lan egitea eta proposatzen zaizkien etxerako lanak eginda ekartzea, hauek klaseko funtzionamenduan oinarrizkoak dira eta.

5.- Hiru hilabetearen nota hurrengo hauen batuketa da:

 Ikaslearekin lotutako arloak: jarrera, norberak egindako lana, hobetzeko ahalegina.... eta

 Hiru hilero egiten diren azterketen nota.

6.- Baldin eta dena delakoagatik, ikasleak ez badu klasera materiala ekarri, ezin izan baditu etxerako lanak egin edo ezin bada klasera etorri, zentroan jakinarazi beharko da oharra helaraziz, telefonoz deituz edo mezu elektronikoa bidaliz. Klasea hasi baino lehen eman beharko da horren berri.

7.- Ikasturtearen hasieran egiten diren taldeen eta zentoko gainontzeko ikasgaien ordutegia alda daiteke ikasturte batetik bestera, hau da, alda daitezke bai egunak, bai orduak. Horrez gain, ikasleak taldez alda ditzakegu, zentroaren antolaketaren hobe beharrean.

8.- Debekatuta dago ikasleak zein horien senideak zentroan egotea, klaseen funtzionamendua oztopa ez dezaten.

9.- Gogorarazi nahi dizuegu ikasleak Musika Eskolara gaixorik etortzeak ondorio txarrak ekar ditzakeela, gaixotasuna zabaldu eta gainontzeko ikasleak, irakasleak eta senideak kutsa daitezke eta.

10.- Musika-irakaskuntzaren eta bereziki musika tresnen irakaskuntzaren ezaugarriak kontuan hartuta, garrantzitsua da ikasleak klasera eskuak garbi dituztela etortzea.

11. Musika Eskolako Barne erregimenaren araudiaren 57. g) artikuluarekin bat etorriz, entzunaldi eta emanaldietan parte hartzea nahitaezkoa da: Ikastegiak programatzen dituen entzunaldietan eta jendaurreko ariketetan parte hartzea; halaber, beharrezkotzat jotzen diren saiakeretara joatea.

Alboko berrietarako goiburukoa

AURREMATRIKULAK IKASLE BERRIENTZAKO

2022//: EPEA:   Maiatzaren 9tik 25era arte.   https://www. santurtzi. net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20...

EGUBERRI ON

2021//: Musika Eskolako langileok Gabonetako jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Urtarrilaren 10ean eskolara i...

Ekintzak

Klarinete eta flauta entzunaldia

2014//: Datorren 2014ko maiatzaren 20an, Kresalan, entzungo ditzakegu klareinte naiz flauta hainbat ikasle, ...